Oholtzara salto
2024ko urtarrilak 26 | 17:00
Antsoaingo antzokia

Dantzaz / CP Ezkaba Ik
“Oholtzara Salto-Salto a escena” programaren baitan, Antsoaingo Ezkaba ikastetxeko ikasleek dantza garaikidean eta sormen prozesuan lan bat egin dute Dantzaz konpainiako nazioarteko koreografoekin egindako erresidentzia baten bitartez.
Ikasleen koreografiez gozatzeko aukera izango dugu, Gil Harush koreografoaren FOMO piezari buruzko bideo baten proiekzioarekin batera. Pieza hori ikasleen lanerako oinarri izan da eta egungo hiperkonektibitatean inspiratuta dago.
Caja Navarra Fundazioak-Caixa Fundazioak diruz lagundutako eta Nafarroako Antzoki sareak antolatutako programa.
Gonbidapenak: www.ansoain.es edo lehiatilan ordu eta erdi lehenago.