Datu interesgarriak
- Kategoria historikoa: Lekua
- Kategoria administratiboa: Lekua
- Barruti judiziala: Iruña
- Merindadea: Iruña
- Eskualde geografikoa: Iruñerria
- Biztanleria 2023/01/01eko datarekin: 10.608 biztanle – Datu-iturria: INE
- Azalera: 1,93 km²
- Biztanleriaren dentsitatea: 5.496,37 biztanle/km²
- Kaleak: kaleen izendegia (29 kb)
- Altitudea Udaletxean: 426 m.
- Komunikazioak: Ipar Ingurabideak iparretik zeharkatzen du udalerria. Zuzeneko lotura du N-1 errepidearekin eta Frantziarako eta Belate mendaterako errepidearekin. Eskualdeko Hiri Garraioari esker, Iruñearekin komunikazioak arinak dira. 3 eta 21 autobusak Iruñeko erdialdearekin lotura egiten du, lanegunetan 10 minuturo eta jaiegunetan 12 minuturo. 7 autobusak, berriz, Iruñeko beste alde batzuetara eraman gaitu eta baita Barañain, Burlata eta Atarrabiara ere, 10-12 minuturo lanegunetan, eta larunbatetan eta jaiegunetan 15 minututik. 11 lineak Sario eraikinarekin eta Galaria merkataritza-parkearekin komunikatzen du, lanegunetan ordu laurdenero, eta larunbatetan eta igandetan 20 minututik hogei minutura. ESKUALDEKO GARRAIOA
- Geografia: Ezkaba mendiaren hego hegian dago, Arga ibaiaren eskuin ertzean. Udalerriaren iparrean Ezkabarte dago, ekialdean eta hegoaldean Iruña, eta mendebaldean Berriobeiti (Artika). Udalerria Ezkaba mendiaren oinetan hedatzen da. Ezkaba mendiaren gailurrean “Alfontso XII” gotorleku militarra dago.
- Jentilizioa: antsoaindarra.