Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Kokapena

Alfontso XII gotorleku militarra dagoen Ezkaba mendipean dago kokatuta. Udalerria garai bateko izen bereko Zendeako hego-ekialdeko muturreraino zabaltzen da. Iruñetik 4 kilometrora dago.

Antsoainek, hiriburuaren alboan, bi eremu berezitu ditu: iparraldekoa, garaiagoa, Ezkaba mendiaren hegia hartzen duena. Eta hegoaldekoa, lauagoa eta Arga ibaiaren inguruetaraino heltzen dena, Iruñeko Kaputxinoetan. Antsoainek Ezkabarte ibarra du mugakide iparrean, Atarrabia ekialdean, Iruña hegoan, eta Artika mendebaldean.

Udalbarrutia bi erreka aski garrantzitsuk zeharkatzen dute (Ballariain, esaterako). Erreka horrek Arga ibaira isurtzen du bere ura.

Facebook
Twitter