2024ko apirilak 30

100 pertsona baino gehiagok eman dute izena Jantoki Kolektibo pilotuan parte hartzeko

Foto noticia

Antsoainen 65 urtetik gorako eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonentzako jantoki kolektibo osasungarri eta jasangarri bat sortzeko proiektu pilotuak aurrera jarraitzen du, izena emateko epean, apirilaren 12ra arte iraun zuena, 114 eskaera jaso ondoren.

“Antsoain, zaintzen duen herria” programaren talde eragileak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek zuzendutako proiektuak interes handia sortu du herritarren artean, eta adinekoen eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonen beharretara egokitutako elikadura kolektiboa eskaintzeko premia eta nahia islatu ditu.

Izena emateko epea bukatu ondoren, talde eragileak ekintza planaren garapenean lan egiten jarraitu du, eta jasotako eskaerak xehetasunez aztertzen hasi da, komunitatean dauden behar eta errealitate anitzak modu ekitatibo batean aintzat hartuko dituzten partaidetza-irizpideak zehazteko helburuarekin. Hautaketa prozesuan adina, menpekotasun-maila, elikadura antolatzeko zailtasunak, jateko ohiturekin lotutako arazoak, bizikidetza, desgaitasuna eta irizpide ekonomikoak kontuan hartuko dira. Lan hori maiatzean egingo da, eta proiektuan parte hartuko duten pertsonen zerrenda ekainean argitaratuko da. Parte-hartzaileek erabakiaren berri ematen dien gutun bat jasoko dute.

Parte-hartzaileak aukeratzeaz gain, talde eragilea proiektuaren funtsezko alderdi operatiboak definitzeko lanean ari da. Horren barruan sartzen dira eskainiko den zerbitzu mota zehaztea, menu bat diseinatzea, funtzionamendu eraginkorrerako protokolo bat ezartzea, koordinazio logistikoa eta hornitzaileen bilaketa.

Aldi berean, hilabete honetan zehar, azpiegitura-beharren diagnostiko sakona gauzatzen ari da, eta etorkizuneko jantokiaren zein proiektu pilotuaren instalazioak (sukaldea eta jantokia) hobetzeko beharrezko inbertsioak proposatuko dira. Horrez gain, udan Ostokiko Eguneko Zentro Komunitarioa egokitzea aurreikusten da, udazkenetik aurrera jantokia bertan instalatzeko.

Komunikazioa eta sentsibilizazioa ere funtsezko elementuak dira prozesu honetan. Alde horretatik,  bilerak antolatzen ari dira udaletxearen sail ezberdinekin, osasun-profesionalekin, gizarte-langileekin, beste udal-zerbitzu batzuekin eta tokiko eragileekin. Era berean, parte-hartzaileei, haien familiei eta, oro har, komunitate guztiari zuzendutako hitzaldiak egingo dira, ekimenaren onuren eta garrantziaren berri emateko.

Prozesu horretan bildutako datu guztiak oinarritzat hartuz, 2024. urtea amaitu aurretik, behin betiko proiektuaren irizpideak, gaitasuna eta funtzionamendua zehaztuko dira.

Informazio gehiago bideo honetan

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Euskarari bultzada Antsoainen

Euskarari bultzada Antsoainen

Joan den larunbat goizean 40 pertsona bildu ziren Antsoaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, irakurketa partekatu baten bidez euskararen alde egiteko. Guztira bi ordu iraun...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba