2020eko maiatzak 25
2. FASEA: maiatzaren 25etik ekainaren 7ra

Mugikortasuna
- Foru Komunitate osoan baimenduta, baina beste probintzietara ez.
- Ibilaldiak eta kirola edozein ordutan egin ahal izango dira, adineko pertsonentzat eta pertsona kalteberentzat gordetako ordutegi-tarteetan izan ezik (10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara).
- Etxeetan edo aire zabalean egiten diren bilerak gehienez 15 lagunera zabaltzen dira, elkarrekin bizi ez badira.
- Leku irekietan zein itxietan, nahitaez erabili behar da maskara, 2 metroko segurtasun-distantzia mantendu ezin denean.
- Gehienez ere 20 pertsonako turismo aktiboko eta naturako jarduerak baimenduta daude, betiere empresa-espezializatuen bidez eta aurretiko hitzorduaren bidez.
Gizarte zerbitzuak
- Autonomia-erkidegoek baimena eman ahal izango diete tutoretzapeko etxebizitzetako, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetako eta adinekoentzako egoitza-zentroetako egoiliarrei bisitak egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
- Gainerako neurriak, 1. fasean bezala.
Saltokiak
- Baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 40-ra zabaltzen da.
- Merkataritza-gune handiak berriz irekitzen dituzte, ehuneko 40-ko edukiera mugatuta dendetan, eta ehuneko 30 inguru komunetan, ibiltzeko bakarrik erabil daitezkeenak.
- Gainerako neurriak, 1. fasean bezala.
Tabernak eta jatetxeak
- Lokalaren barruan kontsumitzea baimentzen da. Edukiera gehienez ehuneko 40koa izango da, mahaietan bakarrik eta barra erabili gabe.
- Jatekoa eta edatekoa eska daiteke establezimenduan bertan eramateko.
- Ezin da diskotekarik edo aisialdirako tabernarik ireki.
- Terrazetarako gainerako neurriak, 1. fasean bezala
Liburutegiak (*)
- Liburuak aretoan kontsultatu ahal izango dira, betiere baimendutako edukieraren herena gainditzen ez bada.
- Ordenagailuak eta bitarteko informatikoak erabil daitezke, eta, erabili ondoren, garbitu eta desinfektatu egiten dira postuak.
- Gainerako neurriak, 1. fasean bezala.
(*)Liburutegiaren irekiera Liburutegien Zuzendaritza Nagusiaren esku dago.
Ikuskizunak
- Ikuskizun itxiak baimentzen dira, betiere baimendutako edukieraren herena gainditzen ez badute.
- Guztira, ezingo dira 50 pertsona baino gehiago egon, eta aire zabalean badaude, 400 pertsona gehienez, beti eserita.
Igerilekuak (*)
- Irekitzeko aukera, instalazioaren edukieraren ehuneko 30eko gehieneko edukierarekin.
- Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
- Garbiketa-prozedura bereziak.
- Aldageletako dutxak eta ur-iturriak ezin dira erabili.
(*) Antsoaingo Udala igerilekuak eta gimnasioa berriz irekitzeko prozedurekin ari da lanean, eta horretarako dataren berri emango du posible denean.
Ezkontza-zeremoniak
- Mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan, betiere edukieraren ehuneko 50 gainditzen ez bada.
- 100 laguneko edukiera aire zabaleko espazioetan, edo 50 lagunekoa espazio itxietan.
Beilatokiak eta ehorzketak
- Aire zabaleko beilatokietara gehienez 25 pertsona joan daitezke.
- Barruko beilatokietarako, gehienez ere 15 pertsona.
- Ehorzketa-segizioetara gehienez 25 pertsona joan ahal izango dira, gehi zerbitzu-emailea.
Kultu-lekuak
- Baimendutako gehieneko edukiera ehuneko berrogeita hamarrera handitzea, 1. fasean aurreikusitako neurriekin.