Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2018ko irailak 4

2018KO ANTSOAINGO FESTAK IRAGARTZEKO TXUPINAZOA NORK BOTAKO DUEN ERABAKITZEKO HERRI-BOZKETAREN AZKEN EGUNAK

Bihar, irailak 5, 14:00-etan, herriko festen txupinazoa nork botako duen erabakitzeko herri-bozketaren epea amaituko da.

Bi hautagaiak hauek dira:

1.- ASCENSIÓN GOÑI LAGUNAS, Antsoainen behar gehien eta babes gutxien duten herritarrekin, batere interesik gabe, urtetan egindako lanarengatik. Gaur egun Caritas Ansoáin taldean lanean darrai.

2.- SOCORRO VALLEJO ECHALECU, Haur Eskolako zuzendaria. Aurten erretiroa hartuko du eta ia 40 urtez, eskolaren hastapenetik, bertan hezitzaile eta koordinatzaile lanak egin ditu. Antsoaingo haurrak eta familiak artatuz, lagunduz eta heziz.

Bozketa Udalaren webgunearen bidez (www.ansoain.es) eta Udalaren 012 telefonoaren bitartez egin daiteke; 16 urtetik gorakoentzat soilik.

Animatu eta parte hartu!

Facebook
Twitter
Volver arriba