Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko irailak 4

2020-21 Euskara klaseak

Foto noticia

Antsoaingo Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bidez, abian dauka euskalduntze kanpaina berria, Nafarroako beste udal eta mankomunitate askorekin batera. Hizkuntza ikastearen onurei buruz hitz egiteaz gain, euskarak eta euskaltegiek ematen dizkizuten bizitzaz gozatzeko aukeren berri eman nahi dizute.

Aukera zabala dute 16 urtetik gorakoek euskara ikasteko, bai Nafarroa osoan eta baita Iruñerrian ere. Ongi prestatutako euskaltegiak ditugu, esperientzia handiko profesionalekin. Ikastaro aukera zabala dute, eta, horrekin batera, taldeko bizipen aberasgarriak eskaintzen dizkiete ikasleei, beraz, ekin eta gozatu euskaltegian!

Antsoainen ematen diren ikastaroez gain, euskaltegi hauek ordutegi eta ikasmaila gehiago ematen dituzte. Bertara hots egin eta aukerarik onena zein duzun esanen dizute:

AEK: 948 21 04 33

IKA: 948 22 22 46

HEO (Hizkuntza Eskola Ofiziala): 848 43 00 40

Informazio gehiago HEMEN

Facebook
Twitter