2021eko maiatzak 17

2021eko aurrekontu parte-hartzaileetarako proposamenen bozkaketa maiatzaren 24an hasiko da

Foto noticia

Maiatzaren 24tik ekainaren 4ra Antsoaingo 2021eko Aurrekontu Parte-hartzaileetarako proposamenen bozketa egingo da. Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek (baita 2021ean betetzen dutenek ere) bozketan parte hartu ahal izango dute.

1. PROPOSAMENA: HAUR ESKOLAKO PATIOA

Haur Eskolako jolastokia aldatzea, askotariko jolas esperientzia aberasgarriak eskainiko dituen espazio naturalago bat eskaintzeko, honako helburu hauekin: haurrentzako harreman-espazioak sortzea, gozatzeko, esperimentatzeko eta deskubritzeko aukerak ahalbidetzea, haurren adierazpen-moduak maila motorrean, kognitiboan, artistikoan, emozionalean eta sozialean sustatzea, eta guztion artean naturarekin kontaktuan dagoen topagune bat eraikitzea, joko ez-sexista, ez-belikoa eta ez-diskriminatzailea sustatzeko.

2. PROPOSAMENA: BOTXA PISTA

Antsoaingo Botxak Banda gazte talde batek bultzatu zuen Antsoainen 2012an. Urte horretan hasi zen jokatzen botxa-klub gisa. Bi aldiz irabazi dute Nafarroako Botxetako txapelketa, azkenekoz 2018-2019 denboraldian. Estalitako Botxa pista bat egitea proposatzen da, kirol horretaz behar bezala gozatu ahal izateko.

Informazioa jasotzen duen eskuorria

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba