2021eko udako txokoa eta jostaldia, haur eta lehen hezkuntzako umeentzat

Uztailaren 19tik abuztuaren 6ra izanen dira euskarazko eguneko udaleku hauek, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13.00 bitarte. Eguraldia lagun, kanpoko jarduerak eginen dira nagusiki, eta, behar izanez gero, Lotza kulturagunean elkartuko dira taldeak. D ereduko Haur Hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailetako haurrei eskaintzen zaie jarduera hau; eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik hasi eta seigarrena arteko ikasleei.
IZEN-EMATEA
Ekainaren 1etik 4ra izanen da. Plaza kopurua mugatua denez, Antsoainen erroldatutakoek eta hiru asteetarako apuntatzen direnek izanen dute lehentasuna; gero, bi astez pare hartu nahi dutenek, eta, azkenik, bakar batean apuntatzen direnek. Plazak baino izen-emate gehiago jasoko balira, zozketa eginen litzateke. Izen-ematea bukatu ostean, Lehen Hezkuntzako haurrak adinaren araberako taldetan banatuko dira.
euskera@ansoain.es helbidean eman behar da izena (edo 948 382241 telefonoan, 09:00-14:00etara). Erantsitako eskuorri digitala osorik bete, sinatu eta Euskara Zerbitzura bidali behar da. Digitalki sinatzeko modurik ez baduzue, inprimatu orria, bete, sinatu, argazki bat atera eta mail bidez bidal dezakezue. Haur bakoitzeko orri bat bete eta sinatu behar da, faltarik gabe. Beranduenez ekainaren 7rako, erantzun bat iritsiko zaizue “Jasota” dioena, Euskara Zerbitzuak zuen izen-ematea jaso duela jakin dezazuen (mezu horrek ez du plaza baieztatzen).
IZEN-EMATE ORRIA Udako txokoa eta jostaldia
MATRIKULA: Izen-ematearen ondoren, Euskara Zerbitzuak plaza baieztatuko du eta matrikula egiteko jarraibideak emanen dizkizue. Edonola ere, zein prezio izenen duten aurreratzen dizuegu.
|
ANTSOAINEN ERROLDATUAK
|
BERTAN ERROLDATU GABEAK
|
3 aste | 75 € | 90 € |
2 aste | 55 € | 65 € |
aste 1 | 30 € | 35 € |