2021eko Udalekuak

Elebitasun goiztiarra eleaniztasunari bidea zabaltzen dion atea da, eta, bide horretan, garrantzi handia du euskara erabiltzeko ahalik eta esparru gehien ematea haurrei nahiz gaztetxoei, hizkuntza gaitasuna aberastu eta erregistroak garatzeko.
Besteak beste, lagunarteko hizkera garatzea eta ongi pasatzea ezinbestekoa da garapen horri laguntzeko. Horregatik, arreta bereziz lantzen dugu aisialdia, eta horren harira jakinarazi nahi dizuegu kaleratu dugula urtero Nafarroako euskara zerbitzuek argitaratzen duten D ereduko udalekuen zerrenda.
Erantsitako orrian duzue informazioa, baina era.eus orrian, eskolaz kanpo/denbora librea atalean, udalekuen elkarteek egin ditzaketen eguneraketak jasoko ditugu, zehazki hemen: eranafarroa.eus/baliabideak/eskolaz-kanpoko-eskaintza/udalekuak
Bestalde, gogoratu irailean udalekuen matrikulak diruz laguntzeko eskaera egin dezakezuela. Informazio guztia, Udal Euskara Zerbitzuaren orrian: ansoain.es/eu/ayuntamiento/servicios/euskera