Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko irailak 14

42/2020 Foru Aginduaren bidez prebentzio-neurri berriak – Bandoa 2020/09/14

Foto noticia

UDAL BANDOA

ANDER ANDONI OROZ CASIMIROK, ANTSOAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUAK JAKINARAZTEN DU:

 

Osasuneko sailburuaren irailaren 11ko 42/2020 Foru Aginduaren bidez, honako prebentzio-neurri hauek onartu dira Nafarroako Foru Erkidegoan, COVID-19tik eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz:

 

Ostalaritza eta Jatetxeak:

 

  1. – Lokalaren barruan, 12: 00etatik aurrera, eserita soilik kontsumitu ahal izango da mahaian edo mahai taldeetan.
  2. – Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barruan eta edozein establezimendu-motatako aire zabaleko terrazetan, mahaiak ezin izango dira sei lagunetik gorakoak izan, eta segurtasun-tartea gorde beharko da.
  3. – Nolanahi ere, jarduera horietan zorrotz kontrolatuko da maskararen erabilera, eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantziari eutsiko zaio.
  4. – Neurri horiek berak aplikatuko dira ostalaritza-, jatetxe- edo terraza-motaren bat eskaintzen den establezimendu, jarduera edo instalazio orotan.

 

Joko- eta apustu-lokalak:

Joko- eta apustu-establezimenduek eta -lokalek beren jarduera gauzatu ahal izango dute, baldin eta baimendutako gehieneko edukieraren ehuneko berrogeita hamarra gainditzen ez badute.

 

Elkarte gastronomikoak eta Peñak:

Elkarte gastronomikoen eta peñen jarduera bertan behera geratuko da, eta itxita egon beharko dute.

 

Erabilera publikoko eremu irekiak: 

Nafarroako Foru Komunitateko erabilera publikoko gune irekietan, pertsona-taldeak ez dira sei baino gehiagokoak izanen, elkarrekin bizi diren pertsonen kasuan salbu, eta errespetatu beharko dituzte osasun-agintariek COVID-19 prebenitzeko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak.

 

Eremu pribatuko bilerak:

Izaera pribatu sozial edo familiarreko edozein talde edo bileratan gehienez sei pertsonak parte hartzea gomendatzen da, bizikideen kasuan izan ezik.

 

Alkoholaren salmenta:

Debekatuta dago alkohola saltzea 22:00etatik aurrera, establezimendu mota guztietan, edozein dela ere haien lizentzia, salbu eta taberna bereziaren, kafe ikuskizunaren, tabernen, kafetegien eta jatetxeen lizentzia duten establezimenduetan.

 

(Gogorarazten da debekatuta daudela oraindik alkohol-kontsumoa duten bizikidetza- eta aisia-ospakizunak (“botiloi” motakoak eta antzekoak) bide publikoan, parke eta plaza publikoetan eta beste igarobide publiko batzuetan).

 

Argitara ematen da, herritarrek jakin dezaten.

 

Antsoain, 2020ko irailaren 14an.

Facebook
Twitter
Volver arriba