Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2016ko azaroak 25

68/2016 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Lur-ondasunen Erregistroan 2016ko azaroaren 30ean inskribatuta dauden ondasun higiezinen balioak onesten dituena.

N.A.O. 228. ALDIZKARIA – 2016ko azaroaren 25a

Abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuen 48. artikuluan adierazten da Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari dagokiola, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea.

Bestalde, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.4 artikuluan xedatzen da Nafarroako Zerga Ogasunean ondasun higiezinak baloratzeko eginkizunak dituen Zerbitzuko zuzendariak ebazpena emanen duela urtero, Lur-ondasunen Erregistroan azaroaren 30ean inskribatuta dauden ondasun guztien balioak onesteko.

Aipatutako foru legearen 21.5 artikuluak agintzen du Nafarroako Zerga Ogasunak ebazpen horri buruzko iragarkia jarriko duela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrela foru lege horren 5.1 artikuluan ezarritako eskubideen titularrak udal bakoitzeko administrazio bulegoetan agertu ahal daitezen abenduko lehen hogei egun naturaleko epean, beren ondasun higiezinei emandako balioa zein den jakiteko.

Azkenik, aipatutako lege horren 21.7 artikuluak gaitasuna ematen du gora jotzeko errekurtsoa jartzeko ondasun higiezinari esleitutako balioaren kontra, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, titularrek beren ondasunei esleitutako balioa egiaz jakiten duten egunetik hasita eta, edozein kasutan, 2016ko abenduaren 21etik aurrera, baldin eta balio hori aldatuta badago aurreko zergaldian hartu zen katastroko balioaren aldean.

Horrenbestez, aipatu aginduetan xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.–Lur-ondasunen Erregistroan 2016ko azaroaren 30ean inskribatuta dauden ondasun higiezinen balioak onestea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta onetsitako balioak Nafarroako udaletara igortzea, horrela Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 5.1 artikuluan ezarritako eskubideen titularrak udal bakoitzeko administrazio bulegoetan agertu ahal daitezen, abenduko lehen hogei egun naturaleko epean, beren ondasun higiezinei emandako balioa zein den jakiteko.

Hirugarrena.–Nafarroako Ataria prestatzea onetsitako balioak kontsultatu ahal izateko.

Iruñean, 2016ko azaroaren 17an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Facebook
Twitter