Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2023ko martxoak 1

M8

Foto noticia

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakume guztien eta gorputz guztien aniztasuna eta ikusgarritasuna aldarrikatu nahi dugu. Emakumeen askatasuna edertasun eredu femeninoek baldintzatzen dute.  Gorputzen eta emakumeen aniztasunarekin bat ez datozen ereduak, irrealak eta utopikoak baitira.

Martxoaren 2an, ostegunean, hasiko gara indarkeria estetikoaz eta gordofobiaz hitz egiten, Magdalena Piñeyrorekin.

Asteartean,  7an,  Rompiendo las normas zine foruma izango dugu.

Martxoaren 8an elkarretaratzea egingo da Udaletxe Plazan 12: 00etan. Mugimendu feministak deitutako arratsaldeko manifestazioa Antoniutik aterako da 20: 00etan.

Astea amaitzeko, ANFASeko Adimen Urritasuna duten Emakumeak Ahalduntzeko Taldeak hitzaldia emango du 9an, ostegunean.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Volver arriba