Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko abenduak 1

Abenduaren 1etik 20ra bitarte Antsoainen erosteak deskontua dauka

Foto noticia

 

KANPAINAREN WEBGUNEA

Antsoaingo Udalak konpromisoa eskatu nahi dizu gure herriko merkataritza sarearekin.

Hausnartu dezagun gure kontsumo ohiturei buruz. Egin dezagun hurbiltasunaren eta hurbilekoaren alde, gure tokiko saltokien alde.

Eman diezaiogun bizia gure herriari. Antsoain osorako erronka da, eta udalak konpromiso hori sustatu nahi du.

Abenduaren 1etik 20ra bitartean, Antsoainen erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona orok 5 euroko deskontua jaso ahal izanen du kanpainari atxikitutako tokiko saltokietan egindako erosketetan, gutxienez 15 euroko kopuruarekin.

NANa aurkeztearekin egina dago. *Deskontu bat pertsonako.

Aprobetxatu deskontua eta egin apustu gure merkataritzaren alde. Zuk eta zure konpromisoak bat egitea espero dugu.

Facebook
Twitter
Volver arriba