Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko maiatzak 21

Abenturazko uda. Uztailaren 19tik abuztuaren 6ra

Foto noticia

Antsoaingo Udalak hiriko kanpamentu batzuk antolatuko ditu uda honetarako gaztelaniaz hiru astez, 9:30etik 13:00etara.

Kanpamenduak jolasean eta aurkikuntzan oinarrituko dira, eta haurrak izango dira ekintzaren protagonistak. Jarduerek joko librea eta gaika antolatutako talde jarduerak uztartuko dituzte.

Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara bitartean eman ahal izango da izena. Aste bakarrean, bitan edo eskainitako aldi osoan eman daiteke izena. Taldeak eskariaren eta izena emandako pertsonen adinaren arabera antolatuko dira.

Izena emateko datak ekainaren 2tik 8ra izango dira, 012 telefonoaren bidez.

PREZIOAK

 

 

ANTSOAINEN ERROLDATUAK

 

BERTAN ERROLDATU GABEAK

 

3 aste 75 € 90 €
2 aste 55 € 65 €
aste 1 30 € 35 €

Facebook
Twitter