2024ko maiatzak 20

Afrikando eta Flor de África lehen aldiz elkartu dira Antsoainen Afrikaren Eguna ospatzeko

Foto noticia

Datorren maiatzaren 25ean Ezkaba ikastetxeko patioan jaialdi bat egingo da Afrikaren Egunaren omenez. Iruñeak urte asko daramatza egun hori ospatzen, kolektibo ezberdinek antolatutako ekitaldien bitartez. Aurtengo jaialdian Afrikando eta emakume afrikarren elkartea, Flor de África, lehen aldiz elkartuko dira. Ekimenean Antsoaingo Udalak, Nafarroako Gobernuak, Afrika Behar Beharrezkoak eta Baobab Danza-k parte hartzen dute.

Ekitaldiaren helburua Iruñean eta eskualdean dauden kultura afrikarrak ikusaraztea, kulturartekotasuna sustatzea eta ongi pasatzeko espazio bat sortzea da.

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da ikastetxeko patioan kokatutako hiru gunetan. 1. gunean jolas afrikarrak, maskara tailerra eta ipuin kontalariak izango dira. 2. gunean, berriz, txirikorda, henna eta turbante tailerrak, eta Afrikako musika tradizionalaren historiari buruzko hitzaldi bat. Azkenik, 3. gunean perkusio tailerra eta dantzatzeko beste bi tailer antolatuko dira.

Eguerdiko ordu bietan jangela bat irekiko da eta bertan Flor de África-k yassa (arroza oilaskoarekin) eskainiko du.

Bazkalostean kulturartekotasunari buruzko mahai-ingurua egingo da Black Power, Flor de África eta Thierno y Arnauleko ordezkariekin.

17:00etan moda desfilea eta nigeriar dantzen erakustaldia izango dira.

Amaitzeko, 18:30etan Zarys Falcón, Rawan Diallo eta Brick Pako & Arimak kontzertu bana eskainiko dute.

Era berean, egun osoan zehar azoka, sukaldaritza txokoa, “Dental” argazki erakusketa, “Latidos” mihiseak, Baobar taberna eta hainbat zozketa eskainiko dira.

Jarduera guztien protagonistak Afrikako herrialde ezberdinetako pertsonak izango dira. Familia guztiarentzat dira eta sarrera doakoa da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Baditugu jaietako kartelak

Baditugu jaietako kartelak

2023ko Antsoaingo jaietako kartelen lehiaketako epaimahaiak aukeratutako bost kartelen bozketa amaituta, jakinarazten dizuegu  Maximiliano Ezequiel Cosatti Espindolaren  “...

Imagen Aukeratu jaietako kartela

Aukeratu jaietako kartela

Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2024ko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Perts...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba