Aldaketa, 2017ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
172. ALDIZKARIA – 2017ko irailaren 6a
Aldaketa, 2017ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez Udalak 2017ko ekainaren 28ko osoko bilkuran hasiera batez onesteko hartu erabakiaren aurka, argitara ematen da 2017. urteko plantilla organikoaren behin betiko aldaketa.
Aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 4an.
Plantilla aldatzen da ezaugarri hauek dituzten lanpostuak sartzeko:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | EUSKARA |
Garbiketako peoia | 23 | LPL (*) | ||
Sarbide-kontrolerako laguntzailea | 2 | LPL | B2 | |
Garbiketako peoia / atezaina | 1 | LOL (**) | ||
Garbiketako peoia / atezaina | 2 | LPL | ||
(*) LPL: lanaldi partzialeko lan-kontratuduna. (**) LOL: lanaldi osoko lan-kontratuduna. |
Udalak subrogatuko dituen langileen zerrenda onetsiko da, dagozkion legezko tramiteak egin ondoren.
Subrogatzen diren langileekin lan baldintza eta baldintza ekonomiko berriak negoziatu arte, langile horiek gaur egungo ordainsariak mantenduko dituzte.
Antsoainen, 2017ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.