Aldaketak Arturo Campión kalean, Harrobietako zeharbidean eta Euskal Herria plazan

Datorren uztailaren 1etik aurrera, abian jarriko dira Arturo Campión kaleko toki publikoaren antolamendu berria, Harrobietako zeharbidekoa eta Euskal Herria plazakoa.
Pertsonen arteko tartea handitu behar den egungo testuinguruan, jarduketa honen helburu nagusia pertsonei eskainitako espazio publikoa hobetzea da, osasunaren ikuspegitik, auzoetara eta dendetara sartzeko erraztasunen aldetik eta baita bide-segurtasuna hobetzearen ikuspegitik ere.
Aldaketa hauek, gainera, ikasleen eta familia antsoaindarren eskolarako bide seguruak sortzera bideratuta daude. Izan ere, aipatutako herriko gune horietatik, ikasle eta familia asko sartzen dira Atarrabia ibilbidean dagoen Jesusen Bihotzeko Esclavas del Sagrado Corazón ikastetxera.
Aldaketek hiru kaleek osatzen duten etxe-sail osoari eragiten diote.
Arturo Campión-zatia
Harrobietako zeharbidea
Hobekuntzak osasunean eta bizi kalitatean.
Pertsonentzako toki zabalagoa duen kaleak osasun baldintza hobeak bermatzen ditu, eta guztiontzat askoz ere espazio abegikorragoa eta seguruagoa sortzen du, baita gure adinekoentzat, adingabeentzat eta desgaitasunen bat dutenentzat ere. Hau da, oinez ibiltzeko eta kalea lasai eta segurtasunez zeharkatzeko aukera ematen duen hiri-ingurune hobea da. Merkataritzarako ere erakargarriagoa den lekua eratzen da, toki publikoan elkarrekin bizitzea ahalbidetzen duena eta pertsonen bizi kalitatea hobetzen duena. Beraz, ekintza hau pertsonenei bideratua dago.
Espaloi zabalagoak.
Oinezkoentzako tokia zabaldu egiten da, ibilgailuak ilaran aparkatzeko libratzen den lekuarekin, bai Arturo Campión kalean (eskuineko aldean) eta baita Harrobietako zeharbidean ere. Arturo Campionen ezkerreko aldetik, ibilgailuak kenduko dira.
Euskal Herria plaza erabat oinezkoentzat.
Euskal Herria plaza jolasteko eta plazatik paseatzeko baino ez da erabiliko, Harrobietako zeharbidetik datozen ibilgailuen pasabidea moztuz. Horrela, bide segurtasuna eta plazaren erabilera-baldintzak hobetuko dira adin txikikoentzat, adinekoentzat, ezinduentzat eta gainerako herritarrentzat. Plazara sarbidea Arturo Campión kaletik izanen da, soilik larrialdietarako (osasun-zerbitzuak, anbulantziak, suteak itzaltzeko langileak…).
MUG txandakako aparkalekuak (gorriz margotuak).
Txandakako doako 5 aparkaleku berri sortu dira, eta Nafarroan kalean dauden lau plazekin batera, malgutasun handiagoa ematen zaio auzotarren eta merkataritzaren mugikortasunari. Edozein ibilgailuk plaza horietan 30 minutu baino gutxiagoz aparkatu ahal izanen du, 08:00etatik 22:00etara. Horren ondoren, 22:00etatik 08:0etara, denbora-tarte osoan aparkatu daiteke. Txandakako aparkalekuek auzotarrei aukera ematen die euren zaintza beharrei erantzuteko edo mandatuak, bisita motzak egiteko. Erosketak lasaiago eta seguruago egin daitezke, bigarren ilarek sortzen dituzten arazoak saihesteaz bat.
Desgaitasuna duten pertsonentzako plazak.
Harrobietako plaza mantendu eginen da. Arturo Campioneko plaza mugitu eginen da beste plaza bat gehituta, eta biak Nafarroa kalearen hasieran geratuko dira.
Bide segurtasun handiagoa eta kutsadura txikiagoa.
Eremu hori asko erabiltzen dute herriko adingabeek eta lehen aipatutako ikastetxeko ikasleek; eta, Hiri Ibiltarien Sarearen gomendioekin bat datozen irizpideak jasota, joan-etorri seguruagoa eta atseginagoa lortzen da. Euskal Herria plazan trafikorik ez egoteak aukera emanen du plazari segurtasun handiagoa emateko; kutsadura akustikoa murrizteko, ibilgailuak plazako galtzadarrien gainetik ez baitira igaroko; eta, adinekoak eta adingabeak maiz ibiltzen diren plaza dela kontuan izanik, istripu arriskua gutxitzeko.
Irtenbidea, esku-hartze honekin murriztu den aparkaleku kopuruarentzat.
Harrobietako kalearen aparkalekua ibilgailuentzat erabiltzea planteatzen dugu. Aparkaleku hau 300 – 400 metrora dago, hau da, 3 – 4 minutu oinez. Aparkalekuaren erabilerari buruzko datuek adierazten digute badagoela tartea hobetu diren eremuetan aparkaleku kopurua murriztu izana konpentsatzeko.
Margo bidez eremuak markatzea eta hiri-altzariak sartzea.
Jarduketa hori obrarik gabe egiten da, aldaketak ebaluatu ahal izateko. Denbora bat igaro ondoren, eremuaren behin betiko urbanizazioa baloratu eta aztertuko da, hala badagokio.
Udalak gure komunitatea zaintzen jarraitu nahi du, azken hilabeteotan bizi eta sentitu izan dugunaren bidez ekarpenak eginez. Horregatik, herriko beste eremu batzuetan esku-hartze berriak aztertzen ari gara, zaintza eta pertsona erdigunean jartzea oinarri hartuta. Berrantolamendu plan hori guztia, gainera, 30 Tokiko Agendako Tokiko Ekintzako III. Planean (2019-2023) eta Antsoain kide den Hiri Sarearen printzipioen eta gomendioen jarraipenean sartzen da.
Eskerrik asko zure arretagatik, eta gogoan izan edozein zalantza edo kontsulta Udalera eraman daitekeela posta elektronikoaren bidez (sac@ansoain.es), mugikorretarako doako udal aplikazioaren bidez (bilatu Antsoain zure aplikazioen hornitzailean), 948132222 udal arretarako telefonoaren bidez edo www.antsoain.eus web orriaren bitartez.