Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2022ko urtarrilak 3

Aldaketak Errege Magoen kabalkadan

Foto noticia

Urtarrilaren 5ean Errege Magoak Antsoaingo kaleetan zehar ikusteko aukera izango dugu baina osasun-egoera dela eta, honako aldaketa hauek jakinarazten ditugu:

Eguraldiak horretarako aukera ematen badu, erregeek ohiko ibilbidea egingo dute; jendea ibilbide horretan zehar banatzea eskatzen dugu, pilaketak saihestuz. Aurten ez da geldialdirik egingo, ez da gozokirik banatuko eta opariak ere ez dira parrokian banatuko. Ibilbidean zehar musukoa nahitaez erabili beharko da.

18:30etan emango zaio hasiera ibilbideari: Artzaintsa Jainkotiarraren Kalea, Berriobide, Rafael Alberti Plaza, Rigoberta Menchu, Noain Anaien Etorbidea, Artzaintsa Jainkotearraren Kalea, Lapurbide, Harrobien k. Artzaintsa Jainkotearraren kalea, Dorrondea, Rigoberta Menchu, Noain Anaien Etorbidea, Artzaintsa Jainkotearraren kalea.

Euria egiten badu, ekitaldia ikastetxeko patiora eramango da. Haurrek Errege Magoak eta karrozak ikusi ahal izango dituzte patioan prestatutako ibilbide batean. Sarrera Mendikale kaletik egin beharko da eta irteera Udaletxeko plazatik.

Erantzukizuna eskatzen dizuegu eta erakundeko pertsonen oharrei uneoro erantzutea.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Facebook
Twitter
Volver arriba