Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko urriak 2

Aldi baterako etena erabilera anitzeko alokairu lokaletarako eta ekitaldietarako lokaletarako – Bandoa 2020/10/02

Foto noticia

UDAL BANDOA

ANDER ANDONI OROZ CASIMIRO, ANTSOAINGO UDALEKO ORDEZKO ALKATE UDALBURUAK 

JAKINARAZTEN DU:

Nafarroko Gobernuko Osasuneko Sailaren gomendioari jarraikiz, urriaren 1eko 509/2020 Alkate Ebazpenaren bidez udal honek erabaki du aldi baterako etetea Antsoainen dauden “erabilera anitzeko alokairu lokalak” edo “ekitaldietarako lokalak” jarduteko baimena, elkarte gastronomikoen eta aisialdian biltzeko lokalen antzeko jarduerari dagokionean (bilera sozialak eta familiarrak, bazkariak, afariak, e.a.) COVID-19 gaixotasunaren balizko berragerraldiei eusteko eta horiek prebenitzeko neurri gisa.

Argitara ematen da, herritarrek jakin dezaten.

Antsoain, 2020ko urriaren 2a.

ALKATE UDALBURUA

 

BANDOA

Facebook
Twitter