Alkatetzaren ebazpena 2020/03/29 – Zergen arloko ezhoiko neurriak

ALKATETZAREN 194/2020 EBAZPENA, MARTXOAREN 29KOA, ZERGA ARLOAN EZOHIKO NEURRIAK HARTZEARI BURUZKOA, COVID-19REN HEDAPENAK ERAGINDAKO OSASUN KRISIAREN ONDORIOZ.
Ikusirik bizi dugun osasun krisi sakona ekonomiari eta gizarteari ezohiko abiaduran transmititzen ari zaiola, familien ekonomiari eta gizartearen ongizateari eraginez; eta ikusirik, osasun krisi honen eragina txikitze aldera, administrazio publiko honen borondatea pertsonen,
familien eta gizarte ehunduraren babesari erabateko lehentasuna ematea dela.
Ikusirik martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuak onartutako neurriak ondorio ekonomikoei eta sozialei aurre egiteko larrialdiko ezohiko neurriak direla eta ikusirik martxoaren 25eko 2/2020 Lege-Dekretu Foralak jasotzen dituen edukietan premiazko neurriak onartu direla koronabirusaren osasun krisiak (COVID-19) eragindako inpaktuari erantzuteko, zerga- eta fiskalitatearloei dagokienez.
Indarrean dagoen legeriak ematen didan ahala baliatuz, honako hau
EBATZI DUT:
LEHENENGOA. Jarraian zehazten diren zerga arloko ezohiko neurriak onartzea:
UDAL ZERGAK.
– Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ): 2/2020 Foru Lege Dekretuaren 12.1 artikuluan ezarritako mugen arabera, martxoaren 14a baino lehen likidatu diren zergetarako, zirkulazio-zergaren kasuan bezala, gaur egun indarrean dagoen borondatezko ordainketa epea 2020ko apirilaren 30era arte luzatzen da.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK.
– Udal kirol instalazioetako bonudunei kuotak igortzea eteteko agintzea erabakitzen da, bai eta kirol jardueren bonuak ez kobratzea ere Alarma Egoerak irauten duen bitartean, zerbitzua berrezarri arte edo, halakorik ezean, agindu berria eman arte; une horretan, kuotak
erregularizatu beharko dira, zerbitzurik eman gabeko aldiari dagokionez.
– Udal haur eskolaren kuoten igorpena etetea, zerbitzua edo agindu berria berrezarri arte, martxoaren 12tik aurrerako ondorioekin, eta martxoan emandako zerbitzuei dagokien zatia soilik igortzea, hau da, martxoaren 12ra arteko zatia.
– Dagoeneko igorri diren musika eskolako kuotei dagokionez, zerbitzua berrezartzen denean, zenbatekoa erregularizatu beharko da, zerbitzurik eman gabeko aldia aintzat hartuta.
– Dagoeneko kobratutako beste edozein zerbitzu edo aprobetxamendu tasak eta prezio publikoak erregularizatzea, baldin eta Alarma Egoeraren aldian eta hura amaitzean zerbitzua ematen ez bada edo jarduera egin ezin bada. Igorri gabekoei dagokienez, haien igorpena etetea, harik eta zerbitzua ematea edo erabiltzeko edo aprobetxatzeko aukera berrezarri arte; egun horretan erregularizatuko dira.
BIGARRENA.- Erabaki hau Antsoaingo bizilagunei jakinaraztea, Udalaren webgunean eta komunikabideetan argitaratuz.