Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2022ko irailak 5

Antonio liberal irigoyenek jaurtiko du antsoaingo 2022ko jaietako suziria

Foto noticia

Antonio Liberal Irigoyenek botako du Antsoaingo 2022ko jaietako suziria irailaren 15ean, arratsaldeko seietan, 873 pertsonak parte hartu duten herri-bozketako prozesu baten bidez aukeratu ondoren. Pertsona horietatik, 388k (% 44k) eman diote botoa. Txupinazoa botatzeko hautagai ziren bost lagunak udalerriko kolektiboek proposatu zituzten.

Antonio Liberal oso pertsona ezaguna da Antsoainen, Facebookeko “Proyecto Ansoáin” talde ezagunaren sortzaileetako bat baita. Proiektu horren helburua udalerriko iraganeko garaiak gogora ekartzea da, argazki, bideo eta oroitzapenen bidez; eta, aldi berean, Antsoaingo jendearen topagune ere bada talde hori.

Ogibidez, telekomunikazioetako ingeniaria da Antonio Liberal. Parkinsonek erasanda dago eta “mouse helper” izeneko programa bat garatu du, eskuetan mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei ordenagailuko sagua maneiatzen laguntzen diena. Antoniok, gainera, programaren erabilera doan laga du, behar duten guztien mesedetan. Horregatik guztiagatik, Telekomunikazio Ingeniarien Nafarroako Elkarteak 2021eko Telekomunikazio Ingeniari izendatu zuen.

Zorionak Antonio!

Facebook
Twitter
Volver arriba