Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2016ko otsailak 22

Antsoain, Berriozar eta Berriobeitiko Udalek 25 urte

Antsoain Zendeari buruzko lehen aipamen idatziak Iruñeko eta Mendialdeko Merindadeko Su Liburuetan ageri dira, eta XV. mendekoak dira. Garai hartan, jada, gaur egungo hamar herriak sarturik zeuden Zendean, bai eta Antsoain eta Berriozar ere. XIX. mendera arte, diputatu bat izaten zen Zendeako burua. Garai haietan, batzarrea egiten zen, batzarreko kideak juratuak ziren, bat Kontzeju bakoitzeko, eta jendea auzolanean aritzen zen lanean herrirako. XX. mendearen azken laurdenean, aldaketa handiak gertatu ziren demografian, politikan, gizartean, antolaketan, etab., eta horren ondorioz, Antsoain eta Berriozar udalerritik atera, eta 1991ko martxoaren 14an, Berriobeiti Zendea edo Udalerria eratu zen. Herri txikienak defenditzen zituztenek toki entitate berrearen alde egin zuten bereziki, Zendearen baitan osatzen joan ziren herri handien aurrean. Aurten, beraz, 25 urte bete dira entitate berria osatu zenetik, eta horren karira, ekitaldi sorta bat antolatu da Antsoain eta Berriozarko Udalekin batera.

KARTELA (214 kb)

Martxoak 14, astelehena

“25. urtemugaren ospakizuna” ekitaldi instituzionala

Berriozarko Udaletxea (Euskal Herria plaza, 1)

Ordua: 19:00 Sarrera: doan Hiru udalerrietako alkateek parte hartuko dute: Antsoain, Berriobeiti eta Berriozar. Otamena ekitaldia bukatzean

Martxoak 16, asteazkena

“Antsoain Zendearen bereizketa eta hiru udalerrien sorrera”

Antsoaingo Kultur Gunea (Antsoaingo Errepidea, 4-BIS)

Ordua: 19:00 Sarrera: doan Solasaldia garai hartako zinegotziekin. Sarrera

Carmelo Urra historiagilearen eskutik.

 – Martxoak 19, larunbata

“Zendealdia – Mendi ibilaldia lehenagoko Antsoain Zendeako 12 herrietan barna”

Antsoaingo herri zaharretik abiatuta

Ordua: 09:00 Zailtasuna: moderatua . Ibilbidea (18-19 km) Antsoain, Artika, Berriozar, Aitzoain, Lotza, Larrageta, Añezkar, Oteitza, Elkarte, Ballariain, Berriogoiti, Berriobeiti

 Herri bazkaria parte-hartzaileentzat. Tokia mugatuta.

Bazkaria Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikineko taberna-kafetegian

Ordua: 14:30   Prezioa: 13 euro

Tokia mugatuta: txartelak Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikinean salduko dira. Menua: entsalada, plater konbinatua, postrea eta kafea edo infusioa.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba