Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko azaroak 20

Antsoain emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

Foto noticia

Azaroak 25 honetan ere, Antsoaingo Udalak berriz ere sustatu du “Toki Entitateak, emakumeenganako indarkeriaren aurka” izeneko kanpaina, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Hori dela eta, hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ditu herrian jendea sentsibilizatzeko. Kanpaina Nafarroako beste 25 toki entitaterekin batera abiarazi da, manifestu eta irudi berdina erabilita.

Aurtengo kanpainak nabarmendu du oso garrantzitsua dela haustea emakumeak indarkeriaren kontra babesgabeak direlako irudi errukiorra, eta ikuspegi paternalista hori ere aldatzea. Hau da, bestelako irudia eman nahi da indarkeria pairatzen duten emakumeez, erabakitzeko eta jarduteko gaitasuna duten emakumeak baitira; ez pasiboak, baizik eta aktiboak indarkeria matxistei aurre egiteko; azken finean, “emakumeak ahaldundu egiten dira bai salatzeko, bai aski dela esateko, eta eraldaketarako dituzten mekanismo eta gaitasunak jartzen dituzte abian indarkeriarik gabeko bizitza baterantz jotzeko: biktima izatetik bizirik ateratzera eta bizirik ateratzetik eraldatzaile izatera”. Manifestuak, halaber, mugimendu feminista aipatu nahi izan du era berezi batez, mugimenduak emakumeen indarkeriari aurre egiteko darabiltzan aldarrikapenak nabarmenduta, eta era berean, mobilizaziorako eta erantzun kolektiborako duen gaitasuna azpimarratuta.

Manifestuak, era berean, berdintasunaren aldeko politika publikoen garrantzia nabarmendu nahi izan du, sentsibilizazioan, indarkeriaren prebentzioan eta biziraun duten emakumeen arreta integralean ekintzak garatuta, betiere esku-hartzearen xedetzat ahalduntzea hartuta. Hain zuzen, ahalduntzea indarkeria matxistak prebenitzeko tresna dela kontuan hartuta, Udaleko Berdintasun Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu zituen azaroan, beste zerbitzu batzuekin elkarlanean; Harrobirekin, adibidez.

 

EKIN ETA SORTU ZEURE ISTORIOA!
Tailer parte-hartzailea: indarkeria matxistaren prebentzioa antzerkiaren bidez.
Izena emateko: Harrobin edo igualdad@ansoain.es

OSTIRALA 20 -17:00H-HARROBI.
11 eta 13 urte bitarteko gazteentzat.

OSTEGUNA 26 -17:00h-HARROBI
14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

 

ASTELEHENA 23 – Antsoaingo Antzokia -19:00h
“ÉL NUNCA ME PEGÓ”

Gonbidapenak: www.ansoain.es /012

Dokumental hau eman ondoren, maitasun erromantikoaren esparruko indarkeria psikologikoari buruzko mahai-ingurua eginen da, Faktoria Lila-ko Irantzu Varela Urrestiraza dokumentalaren zuzendari eta errealizadorearekin.

 

OSTIRALA 27 – Antsoaingo Antzokia – 19:30h
“LA SOLEDAD DE BERNARDA”

Sarrerak: www.ansoain.es /012

“La casa de Bernarda Alba”ren testua dantza, interpretazioa eta antzerkiaren bidez dakar Arantxa Villanuevak zuzendariak. Oso urrun ez dagoen iraganera garamatzan obra da, oraingo eta lehengo emakumeen eta gizonen arteko desorekei buruz hausnartzen duena.

Facebook
Twitter