Antsoaingo emakumeen baratze ekologikoa partaide berrien bila dabil
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursaila...
Korridore berdearen eraikuntza-lanen hasierarekin, lehen fasea dagoeneko amaituta izanik, Antsoaingo Udalak espazio publikoa eraldatzeko prozesuari hasiera eman dio, 2024-2030 Plan Estrategikoan islatzen dena. Joan den ostegunean herritarrentzako bilera bat egin zen, eta bertan azpiegituren, lurzoruaren erabileren eta espazio publikoaren inguruko funtsezko proiektuak azaldu ziren, iraunkortasun sozialean, ingurumenekoan eta ekonomikoan oinarritutako irizpideak jarraituz.
Ana Montalbán Navasek, Ciudades que Caminan Sareko kideak, bertaratutako pertsonei espazio publikorako diseinu-gomendioak azaldu zizkien, udalerri berdeago, inklusiboago eta erresilienteago bat sortzeko asmoarekin.
Funtsezko helburuak: jasangarritasuna eta komunitatea
Plan Estrategikoak 2030. urterako Antsoain ongizate kolektibo eta komunitarioaren erreferente bihurtzea bilatzen du. Espazio publikoaren diseinuari dagokionez, hurrengo puntuak nabarmentzen dira:
Diseinu Berritzailea: pertsonentzako kaleak
Antsoaingo Espazio Publikorako Diseinu Gomendioen proposamenak, Anak azaldutakoa eta Ciudades que Caminan Sareko adituek garatu dutena, espazio publikoa gizatiartzeko herrian aldaketa zehatzak egitea proposatzen du:
Aldaketa horietako batzuk dagoeneko Korridore Berdearen eraikuntza-lanetan burutzen ari dira, lehen fasea amaitu berri delarik. Hitzaldira joan ziren pertsonak, hizlariarekin batera, kalera atera ziren ordura arte egindako hobekuntzak bertatik bertara ikusteko.
Bileran, halaber, etorkizuneko proiektuak udal mailan eta herritarrekin batera entzunez eta eztabaidatuz eraikiko direla azpimarratu zen. Plan Estrategikoan aurreikusitako espazio publikoaren berrantolaketak aldaketa horiek ezarri aurretik herritarrentzako eztabaida-faseak barne hartuko ditu.
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursaila...
Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta...
Antsoaingo Udalak lan-bilera bat egin du berriki Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiarekin, azken hilabeteetan Udaltzaingoaren arloan egindako aurrerapenen berr...