2023ko irailak 28

Antsoain Metrominutora atxiki da

Foto noticia

Agenda 2030 programan garatutako jardueren esparruan, Udalak bat egin du Metrominuto, Ciudades que Caminan proiektuarekin.

«Metrominuto» mapa sinoptiko bat da, eta hiri bakoitzeko zenbait punturen arteko distantziak eta denborak neurtzen ditu. Mapak hiri bakoitzaren zentralitate nagusiak (zerbitzuak, plazak, parkeak, auzozentroak…) eta haien arteko distantzia adierazten ditu, metrotan eta minututan adierazita. Metro-mapetako ikusizko kodeak erabiltzen ditu, hiri handietako garraiobide esanguratsuetako bati keinu eginez, baina hiriei aplikatuta. Batez besteko pertsona baten ohiko igarobidearen gainean egindako zenbatespenak dira, 5km/h.

Helburua da hirien leku ezagunen arteko hurbiltasuna agerian uztea eta oinez ibiltzeko kulturaren alde sentsibilizatzea. Distantzia eta denbora laburrak direnez, prestasun handiagoa izango dugu gure helmugara oinez joateko eta joan-etorriak oinez egiteko.

Proiektu honen bidez, gainera, nabarmendu nahi da zeinen garrantzitsua den hiri trinko eta dibertsifikatuak eraikitzea, eguneroko bizitzako beharrei hamar edo hamabost minutuko oinezko joan-etorri batean erantzun ahal izateko modukoak. Horriesker, «ordu laurdeneko hiria»ren teoria ospetsua egia bihur dezakegu, hau da, zer distantziatara ditugun gure eguneroko bizitzarako behar ditugun garraio publikoko helmuga edo geltoki nagusiak.

Hauek dira Antsoaingo planoak. Autoa hartu aurretik, pentsatu ea distantzia horiek oinez egin ditzakezun.

MM_MUPI_Ansoain_EUS

MM_Mano_Ansoain_EUS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba