Dagoeneko postontzietan banatu da “Antsoain, zaintzen duen herria” aldizkariaren bigarren zenbakia. Bertan, batez ere adineko pertsonei eta haien zaintzaileei zuzendutako jardueren eskaintza azaltzen da, Antsoain edozein adinetan gozatzea ahalbidetzen duen espazio bat bilakatzeko helburuarekin.
Proposatzen diren jardueren artean, kultura, kirola edo dantzarekin erlazionatutako ekimenak, hitzaldiak, tailerrak eta antzerkia daude. Gainera, aldizkariak nabarmentzen duenez, Ostoki eta Lapurbideko zentroek mota guztietako jarduerak egiteko espazioak dituzte.
Bestalde, adin nagusiko eta/edo dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat zein haien ingurukoentzat informazio-gune bat eskaintzen da. Gune horretara gerturatzen direnek zahartze-aktiboari buruzko informazioa jaso dezakete, herriko eta inguruko jardueren eta aisialdiaren eskaintza ezagutzeko zein teknologia berriak eralbiltzeko laguntza izateko, informazioa bilatzea eta telematikoki egin beharreko kudeaketak egitea errazagoa izan dadin.
“Antsoain, zaintzen duen herria” proiektuaren helburu nagusia zaintza erdigunean jartzea da, herritar guztien ongizatea lehentasun bat izan dadin eta adin nagusiko eta/edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen parte-hartze aktiboa sustatzeko, mendekotasun-egoerei aurrea hartuz eta zahartze-aktiboa bultzatzeko neurriak ezarriz.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna, Kirola, Kultura, Osasun Zentroak eta Osasun Mentaleko Zentroak barne hartzen dituen proiektu bateratua da eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso du.
Aldizkaria