Antsoaingo Mendi Astea 2026, maila handiko programarekin
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Dozenaka pertsona bertaratu ziren atzo Antsoaingo antzokira. Bertan, herriko adineko eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonentzako jantoki kolektibo osasungarri eta jasangarri bat sortzeko proiektu pilotua aurkeztu zen.
Marta Diez Napal alkateak hasiera eman zion saioari, “pertsonen zainketa eta betebeharrei lehentasuna ematen dien proiektu komunitario baten alderdi berritzailea” azpimarratuz. Jarraian, Elena Ugarte Páezek, Udaleko gizarte arloko zinegotzia eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea, Jon Garai Valesek, Udal Antolakuntza eta Funtzionamenduko zinegotzia, Silvia Larrañeta Armendarizek, Miruako laguntzaile teknikoa, eta Naiara Aizpuru Sagasetak, “Antsoain, zaintzen duen herria” proiektuaren koordinatzailea, ekimenaren alderdi garrantzitsuenak azaldu zituzten. Pertsona horiek guztiek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Ana Lusar Cruchagarekin batera, proiektua sustatzen duen talde eragilea osatzen dute.
Jantokiaren sorrera “Antsoain, zaintzen duen herria” proiektuak abian jarri du eta ekimen aitzindaria da Nafarroan. Era berean, Udalak datozen urteetan garatuko duen elikadura-estrategiarekin bat egiten du. Helburua hurbileko sukaldaritza kolektiboan oinarritutako zerbitzu bat eratzea da, herrian bizi diren 65 urtetik gorako eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonentzako elikadura osasungarria eta jasangarria eskainiko duena, pertsona horien bizi-kalitatea eta autonomia indartuz eta mendekotasun zein nahi gabeko bakardade egoerak prebenituz.
Horretarako, proiektu pilotuak zehazten duenez, hurrengo udazkenean Ostokiko eguneko zentroan jantoki komunitario bat martxan jarriko da. Bertan adinekoentzako eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonentzako janari-zerbitzua eta etxez etxeko banaketa eskainiko dira, biak Antsoaingo gizarte-zerbitzuetako etxez etxeko arreta-zerbitzuarekin lotuta.
Astelehenetik ostiralera bazkari zerbitzua eskainiko da, lehen eta bigarren platera, postrea, ogia eta ura barne hartuko dituena. Menua osasungarria eta jasangarria izango da, elikagaiek 5 irizpide betetzen dituztela kontuan hartuz: ekologikoak, tokikoak, freskoak, sasoikoak eta ekoizleek zuzenean hornituak izango dira.
Probaldian zehar, eta kostuak aintzat hartuz, etorkizunean zerbitzuak izango duen prezioa zehaztuko da, baina pilotuak irauten duen bitartean doakoa izango da. Etorkizunean zerbitzuak izan dezakeen eskariari ere erreparatuko zaio eta udalak bere esku jar ditzakeen baliabideak ebaluatuko dira. Momentu honetan, Antsoainen 65 urtetik gorako 1.800 pertsona bizi dira.
Proiektu hau 2024rako Udalaren Urteko Kudeaketa Planean jasotako 10 neurri estrategikoetako bat da eta hasierako aurrekontua 45.000 eurokoa da. Kopuru horri 30.000 euro gehitu behar zaizkio, gobernu-taldeak Nafarroako Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa baten bidez lortutakoak. Azken aurrekontu hori altzariak eta azpiegiturak egiteko erabiliko da. Gainera, udalak proiektuari hainbat baliabide eta azpiegitura eskainiko dizkio.
Parte-hartzaileen aukeraketa
Proban 50 pertsona inguruk parte hartuko dute, hainbat profil ezberdinen artean hautatu direnak, ahalik eta premia gehien behatzeko eta proiektua etorkizunean ahalik eta modu egokienean martxan jartzea ahalbidetuko duten ondorioak eta ikaskuntzak lortzeko. Dagoeneko dozenaka pertsonek agertu dute pilotuan parte hartzeko interesa. Izena emateko epea martxoaren 14tik apirilaren 12ra zabalik egongo da eta Lapurbideko Eguneko Zentro Komunitarioan egingo da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Pertsona horiek aukeratzeko, hainbat irizpide hartuko dira kontuan, hala nola errenta, mendekotasun-egoera, elikadurarekin lotutako ohiturak, bizikidetza, generoa eta desgaitasuna, besteak beste.
GJHekin lotutako ekarpenak
Elikadura on bat izatea funtsezkoa da herritarren eta planetaren osasunerako, eta Garapen Jasangarriaren Helburu hauek indartzen ditu:
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Antsoaingo Udalak ireki du hobari hori eskatzeko epea, 2026ko otsailaren 16an amaituko dena. Hobariaz baliatu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar d...
Abenduak 11n, Antsoaingo udalak lan-bilera bat izan zuen udalerriko industrialdeko enpresekin, eremuaren egungo egoera elkarrekin aztertzeko eta azken urteetan antzemandak...