Menpekotasuna eskatu gabe etortzen da, spoiler aske izatea da zure istorio onena
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Antsoaingo Udalak aurrekontuak zehazterakoan genero ikuspegia integratzeko prozesua martxan jarri du. Pauso garrantzitsua da emakumeen eta gizonen benetako premietara egokitutako bidezko kudeaketa bat aurrera eraman ahal izateko, eta datozen urteetan pixkanaka garatuko da.
Azken hilabeteetan, Kontu-Hartzailetza, Berdintasun, Giza Baliabide, Kultura, Zaintza, Kirol eta Euskara arloetako teknikariek, politikariekin batera, formakuntza eta lankidetza prozesu batean parte hartu dute, ikuspegi berriaren integrazioa gidatuko duen metodologia diseinatzeko helburuarekin.
Lehenengo fase horren emaitza dokumentu metodologiko bat egitea izan da, elkarlanean, udal-aurrekontuan genero ikuspegia modu transbertsalean txertatzeko oinarria izanen dena. Metodologia hori politikariei eta arlo guztietako burutza teknikoei aurkeztu zaie, udal-antolaketako maila guztien inplikazioa bermatu nahian.
2026ko aurrekontuak oinarritzat hartuz, udal-programa batzuetan esperientzia pilotu bat abian jarriko da, aipatutako metodologia lehen aldiz aplikatzea eta prozesua doitzea ahalbidetuko duena, gainerako arloetara zabaldu aurretik. Genero ikuspegiaren erabateko integrazioa, aurrekontuak aintzat hartzen dituen programa guztietan, datozen bizpahiru urteetan burutzea aurreikusten da. Era berean, generoak aurrekontuan duen eragina aldez aurretik ebaluatuko duen txostena garatzeko jarraibideak ezarriko dira. Txosten hori erabaki ekonomikoek, generoaren arabera, biztanleriarengan dituzten inpaktu ezberdinak neurtzeko funtsezko tresna izanen da.
Udalak gogorarazi duenez, aurrekontuak politika publikoen zenbakizko adierazpena dira. Hortaz, genero ikuspegia txertatzea behar-beharrezkoa da desberdintasunak murriztu eta udal-baliabideak bidezko modu batean banatzen direla bermatzeko. Pauso horren bidez, Antsoainek berdintasunarekiko konpromisoa indartzen du, herritarren aniztasuna zentroan jartzen duen kudeaketa publiko gardenago baten alde eginez.
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu...