2023ko Aurrekontu Parte-hartzailerako proposamenak aurkezteko epea dago irailaren 15tik martxoaren urriaren 4ra
Herritarrek aukeratzen dituzten proposamenak, ezarritako aurrekontu muga arte, Antsoaingo Udalaren 2023rako aurrekontuan sartuko dira. Hala bada, 60.000 eurorekin hornituko da dagokion aurrekontu saila.
Parte hartu ahal izateko, Antsoainen erroldatuta egon behar da eta 16 urtetik gora izan (2023an betetzen dituztenek ere parte har dezakete). Antsoaingo Udalaren Elkarte eta Entitate Erregistroan izena eman duten elkarte eta taldeek ere parte hartzen ahal dute.
Irailaren 15etik eta urriaren 4ra arte aurkez daitezke proposamenak, aurrez aurre, lanegunetan Antsoaingo Udalaren bulegoetan hitzordua eskatuz, 08:30-14:00etara (Udaletxeko plaza 1); eta telematikoki, udal erregistro elektronikoaren bidez (www.antsoain.eus). Inprimaki berezian aurkeztu behar dira, eta Udalaren bulegoetan zein web-orrian eskuratu daiteke inprimaki hori.
Aurrekontu parte-hartzailearentzako oinarriak 2023
