ANTSOAINGO EMAKUMEEN HIRI BARATZE EKOLOGIKOA

Parte hartu nahi al duzu baratze komunitario batean? Harremanetan sartu nahi al duzu beste emakume batzuekin zuetariko bakoitzaren eta guztien arteko ahalduntzea sendotzeko, baratzea lantzen ari zaretela?
Kontua da berriz ere irekiko dela hiri baratzearen ekimenean sartu eta parte hartzeko epea! Horretarako, ikastaro bat antolatu da: “Nekazaritza ekologikoa baratzean: sarrera”. Ikastaroan aritzeko eta, horrela, hiri baratzean parte hartzeko baldintza bakarra adinez nagusia izatea da, eta, horrez gain, proiektu komunitario honetan parte hartzeko gogoa.
Ikastaroak hainbat saio izanen ditu, larunbatetan, betiere: apirilaren 24an, eta maiatzaren 8an eta 15ean, 10:00etatik 14:00etara.
Izen-ematea doakoa da. Emazu izena igualdad@ansoain.es helbide elektronikoan, apirilaren 16a baino lehen.
Inolako zalantzarik baduzu, jo ezazu Berdintasun Zerbitzura, igualdad@ansoain.es helbidearen bidez.