Antsoaingo herritarrei zuzendutako udalaren adierazpen instituzionala

Antsoaingo Udaleko udal taldeek, ezohiko Bozeramaileen Batzordean bilduta, COVID-19 birusaren hedapenak, Osasunaren Mundu Erakundeak egindako pandemia adierazpenak eta Estatuko Gobernuak egindako alerta egoeraren adierazpenak sortutako egoera ikusita, honako adierazpen instituzional hau adostu dute:
1.- Antsoaingo herritar guztien erantzukizun pertsonal eta kolektiborako deia egiten dugu, kutsaketen hedapenari aurre egiteko ezarritako gomendioen jarraipen zorrotza egiteko, bereziki arrisku taldeetan dauden pertsona guztiei, hala nola adinekoei eta patología gehigarriren bat dutenei.
2.- Gogorarazten dugu ezinbestekoa dela iturri ofizialen bidez informatzea eta sare sozialetan dabiltzan babes ofizialik gabeko mezuak ez elikatzea.
3.-Ohartzen gara egoera honek esparru guztietan duela eragina, baita Antsoaingo merkataritza eta gizarte sarean ere. Guztiok egoera ulertzea eskatu nahi genuke, izan ere, lehenbailehen normaltasuna berreskuratzea ahalbidetuko digun inplikazio kolektiboa eskatzen duen egoera baten aurrean gaude.
4.- Antsoaingo Udalak beste toki erakunde batzuekin eta Gizarte Zerbitzuen Mank ezomunitatearekin batera egiten du lan, erronka global horren aurrean erantzukizunak dituzten erakundeek (Estatuko Gobernua, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa) emandako jarraibideekin bat eginez.
5.-Azkenik, gure aitorpenik zintzoena helarazi nahi diegu osasun arloan lan egiten duten pertsona guztiei, Ansoaingo osasun zentrotik hasi eta ospitaleetaraino.
Antsoainen, 2020ko martxoaren 14an