Antsoaingo jaiak bertan behera uzteko herritarrei deia – Bandoa 2020/09/14

UDAL BANDOA ANDER ANDONI OROZ CASIMIROK, ANTSOAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUAK
JAKINARAZTEN DU:
Aste honetan Antsoaingo jaiak ospatuko ziren eta, jakingo duzuenez, Udalak jaiak bertan behera uzteko erabakiaren berri eman zuen.
Oso egoera zaila bizitzen ari gara ikuspuntu askotatik, COVID-19aren epidemiaren ondorioz; egoera horren bilakaera, gaur egun, ez da batere positiboa izaten ari Nafarroan, kutsatze-datuek ez baitute behera egiten.
Egoera horren aurrean, osasun agintariak kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko neurriak hartzen ari dira hainbat arlotan, eta Udalak Antsoaingo herritar guztien erantzukizunaren aldeko deia egin nahi du, bereziki jaiak ospatuko ziren aste honetan.
Ildo horretan, gogorarazi nahi dugu tabernen ordutegia gaueko hamabiak arte mugatuko dela, ezin direla ospakizunak, hamaiketakoak edo herri-bazkariak egin, ezin direla 6 pertsona baino gehiago elkartu eremu publikoan (eremu pribatuetarako ere gomendatzen da), ezin dela botiloiak antolatu, debekatuta dagoela alkohola saltzea (tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan izan ezik) 22: 00etatik aurrera, eta elkarteak, peñak eta bilera-lokalak itxita daudela.
Tamalez, ez da ospakizunetarako momentua; arduratsuak izan eta osasun-neurriak zorrozteko baizik;, hala nola, maskara erabiltzea, eskuak garbitzea eta pertsonen arteko distantzia mantentzea. Horrela, komunitatean osasunaren alde dugun konpromisoa azalduko dugu, lehenbailehen ospatu ahal izan dezagun egoera hori atzean utzi izana.
Datorren urtean, gure jaiak gogotsuago.
Antsoainen, 2020ko irailaren 14an.