Antsoaingo emakumeen baratze ekologikoa partaide berrien bila dabil
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursaila...
Antsoaingo herri zaharrean bizi diren 25 pertsonek arrisku handiagoa dute, herrigunearen ezaugarriak eta egoera direla-eta, baso-sute baten ondorioak jasateko, duela 2 urte Ezkaba mendian gertatu zenaren parekoa.
Hori dela eta, Antsoaingo Udalak bilera bat egin zuen atzo, asteartea, bertako bizilagunekin, eta azaldu zien zein jarduketa ari diren garatzen edo garatuko diren arriskua gutxitzeko eta, ahal den neurrian, suteak hedatzea eta giza galerak eragitea saihesteko; jarduketa horiek, hain zuzen ere, iaz egindako Baso Suteak Prebenitzeko Udal Jarduketa Planaren (PAMIF) esparruan daude zehaztuta.
Belar-sastrakak kentzen ari dira dagoeneko, hiriaren eta basoaren arteko mugetan nahiz hiriaren eta nekazaritza-guneen arteko mugetan material sukoia murrizteko, eta, hala, suaren hedapena eteteko edo moteltzeko.
Gainera, herriguneko ur-harguneak eta ureztatze-ahoak prest ezarri eta seinaleztatu dira, eta suteen aurkako borrokan erabilitako gainerako materiala berritu da.
Herri zaharreko herritarrei arreta eta informazioa ahalik eta azkarren ematearren, whatsapp kanal bat jarriko da martxan, larrialdien berri emateko eta nola jokatu behar den jakinarazteko. Beste komunikazio-bide tradizionalago batzuk nahiago dituzten pertsonentzat beste bitarteko batzuk ere ezarriko dira.
Gainera, errolda bat eginen da, jakiteko ea herrigune hori ebakuatu behar izanez gero zenbat bizilagunek beharko luketen laguntza; pertsona horiek Idaki kiroldegian premiazko aterpetxe gisa egokitutako lekura eramanen lirateke.
Azkenik, instalazio horietan udako igerilekuak husteko plana berrikusiko da, suteak itzaltzen dituzten helikopteroek ura hartzera bertara joan beharra gertatuz gero ere.
Antsoaingo alkate Marta Díez Napalek bertaratutakoei gogorarazi zienez, ahalegin hori guztia eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da bizilagunen lankidetza eta suteen prebentziorako araudia betetzea, batez ere udan, tenperaturak altuagoak diren sasoian.
Karmentxu Iñarrea Erreguerenak, Iruñerriko Mankomunitatearen izenean, Ezkaba mendirako sute-plana azaldu zien bertaratutakoei; Mankomunitatea ari da plan hori prestatzen.
PAMIF
Baso-Suteen Aurkako Planak, Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko Zerbitzuaren aldeko txostena izanik, udalerriaren arriskua eta kalteberatasunaren osagai nagusiak aztertzen ditu eta udalerrian dauden funtsezko zerbitzu publikoak identifikatzen ditu, bai eta kirol-, hezkuntza- eta osasun-instalazioak ere, zein pertsona ugari biltzea eta modu zehatz batean kontuan hartu beharreko egoerak sortzea eragin ditzaketen beste instalazio batzuk.
Gainera, modu zehatzean jasotzen dira baso-suteen kasuan jarduteko eskuragai dauden baliabide materialak, giza baliabideak eta sua itzaltzen laguntzeko azpiegiturak (komunikabideak, ur-harguneak…), eta baita urruntze- edo ebakuazio-kasuetan herritarrak elkartzeko, konfinatzeko eta artatzeko guneen identifikazioa ere.
Azkenik, Planak udalerriko hiri-inguruneen babesa hobetzeko hartu beharreko egiturazko neurrien azterketa jasotzen du, hainbat neurri proposatuz, hala nola ur-hargune berriak ezartzea eta seinalatzea, irteerarik gabeko bideak eta pistak identifikatzea eta seinalatzea, landaredia eta interfaze-eremuak mantentzeko lanetan parte hartzen duten pertsonen ekipamendurako materialak erostea eta urtero, arrisku-garaia hasi aurretik, berrikusi beharreko kontrol-zerrenda bat prestatzea.
Azkenik, dokumentuan gomendioak ematen zaizkie herritarrei, sute bat gertatu aurretik, gertatu bitartean eta ondoren nola babestu behar duten jakiteko. Gomendio horiek eta dokumentuari buruzko beste informazio interesgarri batzuk dossier batean jaso eta atzo bilerara bertaratutakoei eman zitzaien; horrez gainera, eskuragarri dago Udalaren webgunean ere.
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursaila...
Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta...
Antsoaingo Udalak lan-bilera bat egin du berriki Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiarekin, azken hilabeteetan Udaltzaingoaren arloan egindako aurrerapenen berr...