2018ko apirilak 30
ANTSOAINGO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA NAFARROAKO LURRALDE AUZITEGIAK 2016KO SAN FERMINETAN “LA MANADA”REN ERASOAREN KASUAN EMANDAKO EPAIRI BURUZKOA
2016ko uztailean biktimari eraso egin eta Nafarroako Lurralde Auzitegiak emandako epaiaren edukia ezagutu ondoren,
Antsoaingo Udalak
ERABAKI DU
- Udal honen eta Antsoaingo herriaren babesa eta kariñoa helaraztea erasoaren biktimari zein bere senitartekoei eta gertukoei.
- Errespetu osoz, erabateko desadostasuna adieraztea sexu jazarpen jarraitu bezala kalifikatzearen aurrean, eta, bereziki, frogatutako gertakarietan indarkeria eta intimidazioa egon izana baztertzearen aurrean.
- Epaiaren ondorioz, herritarren artean zabaldu den etsipena eta sumindura ulertzen dugula adieraztea, eta herritarren aldarriekin bat egitea, gu ere bat ez gatozelako.
- Emakume guztiek aske bizitzeko duten eskubidea exijitzea eta Antsoainek eraso sexistarik ez duela ametitzen errepikatzea.
- Udalaren lanerako konpromisoa berritzea, talde feministekin, gure herriko gizarte ehundurarekin eta, oro har, herritarrekin aritzeko, berdintasunaren eta giza eskubideen alde, desberdinkeria desagerrarazteko eta emakumeen kontrako indarkeria mota guztiekin bukatzeko.
- Antsoaingo Udalak deia egiten die herritarrei, bat egin dezaten biktimari babesa adierazteko eta epaia gaitzesteko mobilizazioekin.
Antsoainen, 2018ko apirilaren 27an.