2020eko ekainak 5
Antsoaingo Udalaren kirol-instalazioak berriro irekiko dira

Ekainaren 8an irekiko dira gimnasioa, frontoia (alokairu eta erreserba puntualetarako) eta futbol-zelaia (C.F. Gazte Berriak Antsoain taldearen 2020-21 denboraldiko antolaketa-jarduerarako).
Ekainaren 15ean irekiko da zentro hidrotermala.
Ekainaren 22an udako igerilekuak irekiko dira.
Instalazioetan sartu ahal izateko, aurretiko hitzordua eskatu beharko da; prozedura hori ezartzeko, norberaren edo familiaren posta elektronikoa bidali beharko duzue kirolak@ansoain.es helbidera, sarbideak konfiguratu eta informatuta eduki ahal izateko.
Beren posta elektronikorik ez duten adingabeen kasuan, familia-unitateko zein mezurekin bat egiten duten adierazi beharko dute.