2020eko apirilak 25
Apirilaren 26tik aurrera haurrak modu kontrolatuan ateratzeko baldintzak

APIRILAREN 26TIK AURRERA HAURRAK MODU KONTROLATUAN ATERATZEKO OSASUN MINISTERIOAK EZARRITAKO SEI BALDINTZA
1.- ADIN TARTEA
- Neurri berriak 0 eta 14 urte bitarteko haurrei eragiten die
- 14 eta 17 urte bitartekoak, helduak bezala, erosketak egitera, zaborra botatzera, txakurra paseatzera edo farmaziara joan daitezke.
2.- ORDUTEGIA
- Irteerak 9:00etatik 21:00etara izango dira.
- Egunean behin atera daitezke soilik
- Gehienez ordu bateko irteera.
3.- DISTANTZIA ETXETIK
- Irteerak, gehienez ere, etxetik kilometro bateko erradioan egingo dira.
- Etxetik kilometro bateko distantzia kontsultatzeko https://1km.geomatico.es /
* Ezin izango dira Ezkaba mendira joateko pasabideak erabili, zirkulazioan segurtasun-tarteak mantentzea ezinezkoa delako. Zigilatuta egongo dira.
4.- KIDE KOPURUA
- Gehienez ere, etxe berdinean bizi diren 3 haur atera daitezke elkarrekin.
- Beti heldu baten eta etxe berean bizi den heldu arduradun batez lagunduak egon beharko dira.
- Beste haur batzuekin jolasteko ezintasuna azaldu behar zaie.
5.- KALEAN, ZER EGIN DAITEKE?
- Paseatu, korrika egin, bizikleta, patinete edo patinekin ibili.
- Bere jostailuekin jolastea
- Haur-parkeak zigilatuta egongo dira eta ezin izango dira erabili.
6.- PREBENTZIOZ JOKATU
- Pertsonen arteko bi metroko segurtasun-tartea mantendu beharko da.
- Eskuak ondo garbitu behar dira maiz
- Ongi erabilitako maskara neurri osagarria izan daiteke
Eta gogoratu sukarrarekin edo arnas sintomekin ez irtetea. Baldin badituzu, deitu zure osasun-zentrora.
Gu zainduz, besteak zaintzen ditugu