Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko apirilak 2

Apirilaren 2a, Autismoaz Kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna

Foto noticia

Nazio Batuen Batzar Nagusiak apirilaren 2an ezarri zuen Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna, autismoaren espektroko nahastea (AEN) duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko beharra agerian jartzeko.  

Antsoaingo Udalak bat egin du egun horrekin eta helburuarekin, eta Udaletxeko plazan dagoen iturria kolore urdinez jantziko du. 

Autismoaren espektroko nahasteak (AEN) neurogarapenaren nahasteak dira, eta pertsonaren bizitzan eragiten dute garapenaren hainbat arlotan, baita ingurunearen zein norberaren hautematean ere. 

Autismoa hiru arlotako alterazioetan agertzen da: harreman sozialen,  komunikazioaren eta hizkuntzaren alterazioak eta estereotipatutako portaeren eredua izatearekin batera, interesen murrizketa eragiten du. 

Funtsezkoa da gure semearen edo alabarengatik noiz kezkatu behar dugun jakitea, garapenean atzerapen bat ikustean. Esku-hartze goiztiarra oinarrizkoa da haurraren garapena ahalik eta etorkizun handienekoa izan dadin epe luzera, bai eta garapenaren kurba normalizatu dadin ere, nahasmenduak eragindako trebetasunak lantzean, eta horrek haurraren potentziala ahalik eta gehien garatzea ekar dezan.

Nafarroan, Nafarroako Autismo Elkarteak (ANA), 2012ko urtarrilean sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, laguntza ematen du zerbitzuak eta aukerak jarriz, AEN duten pertsonen eta gertukoen bizi kalitatea sustatzeko eta hobetzeko. Halaber, eskubide osoko herritar gisa gizarteratzen laguntzen du. Horretarako, elkarteak bere beharretara egokitutako erantzun integral eta pertsonalizatua garatzen du.

Informazio gehiago: 

www.autismonavarra.com.

Informazio iturria: Nafarroako Autismo Elkartearen webgunea. 

Autismoaz Kontzientziatzeko Nazioarteko Egunaren webgunea: www.diamundialautismo.com

Facebook
Twitter