Arropa-edukiontzi berriak

Pasa den ekainaren 10ean, asteazkena, Iruñerrian arropa, oinetakoak eta ehun-materiala biltzeko 95 edukiontzi gehiago kokatu dira.
2017an, Mankomunitatea edukiontzi horiek kokatzen hasi zen, ordura arte garbiguneetan eta, Emausko Trapuketariekin elkarlanean, atez ateko zerbitzuaren bidez egiten zen bilketa-zerbitzua osatzeko.
Azken urte hauetan, nabarmen handitu da bildutako ehunen eta oinetakoen kantitatea. Kalean edukiontzi horiek jarri eta gero egiaztatu da material horien %50 edukiontzi berri horietara botatzen direla.
Hori dela-eta, eta hondakinak biltzea eta bereiztea errazteko helburuarekin, Mankomunitateak zerbitzu hori sendotzea erabaki du, kalean edukiontzi gehiago jarrita.
Zehazki, gure udalerrian edukiontzi 1 genuen, eta kokaleku hauetan 2 gehiago jarrita indartu da:
- Harrobietako kalearen eta Soroko plazaren 4aren arteko elkargunea
- Rigoberta Menchu kalea, 12