“Aspalditik gatoz eta urrutira goaz” – Euskarazko irakaskuntza. D eredua

Otsailaren 3a eta 7a bitartean, eskolan aurrematrikulatzeko epea irekita egonen da, 2017an jaiotakoentzat; eta Udala euskarazko kanpaina bat egiten ari da Nafarroako beste hainbat entitaterekin batera, “Aspalditik gatoz eta urrutira goaz. Euskarazko irakaskuntza. D eredua” goiburuarekin (https://youtu.be/VfLn8a7nfqQ). Karteletan, bideoetan eta sare sozialetan zabaltzen ari da, D ereduaren izaera eleanitza, teknikoa eta humanoa ezagutu dezaten familiek. D ereduak, gainera, gertuko kulturaren gozamenaren bidez, mundu zabalari begiratzeko aukera ere eskaintzen du; eta, helburu hori kontuan harturik, toki erakundeek, Euskara Zerbitzuen bidez, era askotako baliabideak eskaintzen dizkiete familiei euskararen ezagutza eta erabilera bizkortzeko. Kanpainan parte hartzen duten Udalak: Agoitz, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Estella-Lizarra, Esteribar, Etxauri, Galar Zendea, Gares, Oltza Zendea, Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia. Mankomunitateak: Bortziriak, Irantzu, Sakana, Izarbeibar. |