Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2023ko urriak 31

Aste honetan emango zaio hasiera “Kultur Aroa” euskarazko ziklo kulturalari

Foto noticia

Haurrentzako antzezlan batekin hasiko da igande honetan Antsoaingo Kultur Aroa zikloa, eta abenduaren 3a arte, Euskararen Nazioarteko Egunera arte, iraungo du.

Jarduera honen bidez, Udalaren Euskara zerbitzuak adin guztietako herritarren artean hizkuntza honen erabilera sustatu nahi du, praktikarako espazio kulturalak sortuz. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin, hilabete honetan zehar garatuko diren bederatzi jarduera programatu ditu.

Lehenengoa, “Arrain bat bezala” (Producciones Maestras) antzezlana, igande honetan eskainiko da Antsoaingo antzokian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da.

Leku berean, astebete beranduago, “Sagastitarrak” obra aurkeztuko da, Txalo Produkzioak taldearen eskutik, oraingoan helduei zuzenduta.

Gazteengana iristeko helburuarekin, Harrobi gaztelekuan meme ikastaro bat antolatu da azaroaren 11ko goizean. Parte-hartzea doakoa izango da, aldez aurretik izena emanez gero.

Azaroaren 17an Ezkaba ikastetxeak irratsaio bat eskainiko du euskaraz, eta bi egun geroago, 19an, Borobil Teatroak “Ali Baba eta 40 lapurrak” haurrentzako ikuskizuna eskainiko du herriko antzokian. Asteburu horretan haurrentzako jolasen erakusketa bat ikusgai egongo da Loza kultur etxean.

Azaroaren 28an Amaia Apalauza itzultzailea liburutegira etorriko da, Slavenka Drakulic idazlearen “Han ez banengo bezala” liburuari buruz hitz egiteko, eta hurrengo egunean, leku berean, Sergio de Andrés-ek ipuin kontaketa bat eskainiko du.

Zikloari amaiera emateko, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Lanku taldeak “Teilatupean” bertso eta antzerki ikuskizuna eskainiko du Antsoaingo antzokian.

Ikuskizunetarako sarrerak www.ansoain.es webgunean eskura daitezke.

Programa

Kartela

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gabonetako tailerrak euskaraz

Gabonetako tailerrak euskaraz

Udal Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua haurrak eskolatik kanpo euskaraz disfrutatzeko guneak sortzea da. Gabonetako tai...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba