2024ko urriak 28

Aste honetan hasiko da “Kultur Aroa” euskarazko kultur zikloa

Foto noticia

Igande honetan emanen zaio hasiera Antsoainen hilabete osoan zehar garatuko den Kultur Aroa zikloari, txikienei zuzendutako antzezlan batekin.

Ekimena Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu du, Nafarroako Gobernuko dirulaguntza bati esker, adin guztietako herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko espazio kulturalak sortuz. Helburu horri jarraituz, publiko guztientzako 11 jarduera programatu dira.

Lehenengoa, “Anboto Mari” (Logela Multimedia) antzezlana, igande honetan gauzatuko da arratsaldeko 6etatik aurrera. Antsoaingo antzokian izanen da eta 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Hilaren 6an pribatutasuna eta sare sozialei buruzko tailer bat egonen da, gazteei zuzenduta, eta 9an, berriz, Printze Txikiaren irakurketa partekatua osoko bilkuren aretoan, euskal kulturaren aldeko ekitaldi gisa.

Azaroaren 12an Miren Orozkok “Indarkeria matxista eta sexuala etxean” hitzaldia eskainiko du Loza Kulturgunean, aldibereko itzulpen-zerbitzuarekin. Astea gazteentzako escape-room batekin amaituko da, irailaren 15ean Harrobin garatuko dena.

Sergio Magoak hilaren 19an bere ikuskizun komikoa eskainiko du, eta 21ean euskarazko irratsaio bat igorriko da Ezkaba ikastetxetik. Egun horretan bertan, Jon Maia bertsolariak hitzaldi bat emanen du, bere familiak, diktadura garaian Extremaduratik etorria, euskararekin bizi izandako gorabeherak ardatz izanik.

Asteburu horretan Loza Kulturguneak haurrentzako jolasen erakusketa bat eskainiko du, irailaren 26an literatur solasaldi bat izanen da Santi Leoné idazlearekin eta, amaitzeko, 30ean “Baginaren bakarrizketak” antzezlana taularatuko da.

Ikuskizunetarako sarrerak salgai daude jada www.ansoain.es webgunean.

Programa

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Euskarari bultzada Antsoainen

Euskarari bultzada Antsoainen

Joan den larunbat goizean 40 pertsona bildu ziren Antsoaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, irakurketa partekatu baten bidez euskararen alde egiteko. Guztira bi ordu iraun...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba