Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko apirilak 24

Asteburu honetan Osasun Etxeak ez dira ezohiko moduan irekiko

Foto noticia

Erabakia hartu da koronabirusaren pandemiaren intzidentzia nabarmen eta etengabe jaitsi delako.

Antsoaingo Osasun Etxea irekita egon zen pandemia hasi zenetik asteburuetan, arnas prozesu akutuak (eztula, disnea edo sukarra) zituzten pazienteak artatzeko, hitzordua eskatuz. Asteburu honetan ez dute irekiko.

Erabakia hartu da koronabirusaren pandemiaren intzidentzia nabarmen eta etengabe jaitsi delako. Hemendik aurrera, arnas patologia duten paziente berriek osasun-aholkura: 948 290 290 edo 112ra deitu beharko dute.

Bestalde, Osasun Etxeek, orain arte egin duten bezala, COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak dituzten pazienteen jarraipena egiten jarraituko dute.

Facebook
Twitter