2024ko maiatzak 21

Aurrematrikulak kirol jardueretan eta kirol espoleta

Foto noticia

Ekainaren 3tik 14ra irekia egonen da kirol jardueretan eta kirol eskoletan izena emateko tartea 2024-25 sasoirako, urriaren 1ean hasiko dena. Aurrematrikulak tramitatu daitezke www.idaki.org webgunearen bidez, kirolak@ansoain.es helbide elektroniko bat bidaliz edo 948 132288 telefonora deituz.

Ekainaren 20tik aitzina, norberari jakinaraziko zaio plaza duen ala ez, eta 20tik 30era onartuak epea izanen du izen-ematea eta ordainketa egiteko (plazo bakar batean edo hiru plazoetan).

Udaleko Kirol Zerbitzuak antolatutako sasoi berri honetarako, Antsoaingo betiko jarduerak eskainiko dira, hau da: xakea, gimnasia erritmikoa, judo, irristaketa, Pilota, multikirola, triatlon, futbol, areto futbola, saskibaloia, eskalada, Herri Kirolak, halterofilia eta igeriketa sehaskako haurrentzat, haur eta nerabeentzat eta helduentzat.

Horretaz gain, eta Udaleko Kirol Zerbitzuaren programazioaren barrenean betiere, 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduerak ere eskainiko dira. Kirol jarduerak egitea hagitz inportantea da adinean gora egiten duten pertsonentzat. Horregatik, aukera dago izena emateko gimnasioko ohiko jarduketan, aguagym-ean eta igeriketan. Horretaz landa, aurtengo berrikuntza gisa, indarra lantzeko jarduera berezi bat proposatzen da, indarra baita norberaren autonomiari eusteko ezinbesteko gaitasuna.

Informazio guztia 2024-25 kirol jardueren foiletoan, www.idaki.org edo 948 14 07 82 telefonora deituz.

Agenda Kirolak EUSK 2024

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba