2020eko ekainak 19
Aurrez aurreko arreta Udaletxean ohiko ordutegian eta hitzordurik gabe

Datorren astelehenean, ekainaren 22ean, Udala aurrez aurreko harrera ohiko ordutegian egiten hasiko da: 08:30tatik 14:00etara.
Oro har, izapideak modu ez-presentzialean egin ditzaketen pertsona guztiek horrela egiten jarrai dezaten eskatzen jarraitzen dugu. Hauen bitartez:
- Egoitza elektronikoa (ziurtagiri digitalarekin)
- Helbide elektronikoa: sac@ansoain.es
- Telefonoa: 948 13 22 22
Nire karpeta herritarra berrian izapide gehiago egin ahal izango ditugu telematikoki (honetan ere beharrezkoa da Ziurtagiri Digitala edukitzea).
Kontsulta mota guztietarako: telefonoz edo posta elektronikoz erantzuten jarraituko dira, salbu eta zailtasunak direla-eta aurrez aurreko arreta behar denean.
HERRITARRENTZAKO ARRETA:
- Eskatzaileak maskara eta eskularruak eraman beharko ditu hitzordura.