Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko ekainak 8

EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZA

Foto noticia

Eskaerak ekainaren 1etik uztailaren 19 arte.

Antsoaingo Udalak euskara ikasteko dirulaguntza ematen du, Antsoainen erroldatuta egonez gero eta ikasleek klaseen % 85 hartu dituztela egiaztatzen badute. 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30 arte egindako ikastaroak aurkeztu daitezke (ikusi erantsitako oinarriak).

EKARRI BEHAR DIREN AGIRIAK:

• Eskabide orria, alkateari zuzendua, gelaxka guzti-guztiak beteta.

• Familiaren diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.

• Matrikula ordaindu dela erakusten duen bankuko transferentzia.

• Eskatzailearen kontu zenbakia.

• Minusbaliotasunaren egiaztagiria, halakorik bada.

• Familia Liburuaren kopia.

• NAaren kopia.

• Bertaratze-agiria, euskaltegiak egina. Honakoa zehaztu behar da: bertaratzearen ehunekoa, egindako maila, gainditutako maila. Bertaratzea %85ekoa izanen da, diru-laguntza eskatu ahal izateko.

 

Informazio gehiago erantsitako oinarrietan:

Euskara ikasteko dirulaguntzen oinarriak _ Bases para la concesión de ayudas económicas estudio euskera

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Euskarazko udalekuetarako dirulaguntza

Euskarazko udalekuetarako dirulaguntza

Eskaerak irailaren 30 arte. Udalekuaren esku-orria aurkeztu behar da (euskara zerbitzuen gomendio-orrikoa bada, ez da beharrezkoa) eta matrikularen bankuko ordainagiria. %100 ...

Imagen Igerilekuaren eguna

Igerilekuaren eguna

Abuztuaren 12an, ostirala, igerilekuaren eguna ospatuko da. Uretako eta lehorreko puzgarriak, txapelketak, jokuak eta musika izango dira. Zatoz eta gozatu! Eguneko eg...

Facebook
Twitter