
Antsoainek merkataritzaren inguruko astea ospatzen du
“Antsoainek lotu egiten zaitu” lelopean, gabon aurreko egunetan tokiko erosketak sustatzea bilatzen da Antsoaingo Udalak herriko merkataritzan oinarritutako aste berezi b...
Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da eta, urtero bezala, Nafarroako udal anitzek bat egin dute kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat martxan jarriz. Antsoainen, halaber, zenbait jarduera antolatu dira.
Aurtengo kanpaina emakumeen aurkako indarkeria existitzen dela, leku guztietan dagoela eta generoa duela jakinaraztean oinarritzen da. Egunero ikusi eta entzuten dugu, besteak beste, “ezer esan ezin dela dirudi”, “musu bat baino ez zen izan”, “gehiegizkoak zarete”, etab. bezalako iruzkinak egiten direnean.
Pertsona guztien konpromiso aktiboa beharrezkoa da, matxismoa betikotzen duten jokaera normalizatuak, gureak eta besteenak, identifikatu eta desagerrarazi ahal izateko. Kanpainak azpimarratzen duenez, bereziki garrantzitsua da gizonek pauso bat aurrera bat ematea eta egoera horietan agertzen duten konplizitate eta erresistentziarekin amaitzea.
Ekiteko behar hori aditzera emateko, Liébana Goñi Yárnoz ilustratzailearen irudi bat aukeratu da, ikuslea interpelatzen duena.
Antsoainen, hilabete osoan zehar, hainbat jarduera programatu dira, hilaren 10ean El Salvadorreko emakumeen aurkako indarkeriari buruzko doako dokumental eta dantza jarduera batekin hasiko direnak.
Hemen duzu programa osoa
“Antsoainek lotu egiten zaitu” lelopean, gabon aurreko egunetan tokiko erosketak sustatzea bilatzen da Antsoaingo Udalak herriko merkataritzan oinarritutako aste berezi b...
Udalbatzak urriaren 25ean onartutako deklarazio instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, udalak indarkeria matxista arbuiatzen eta ga...
Udal Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua haurrak eskolatik kanpo euskaraz disfrutatzeko guneak sortzea da. Gabonetako tai...