Idaki irisgarriagoa
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
2023ko Antsoaingo jaietako kartelen lehiaketako epaimahaiak aukeratutako bost kartelen bozketa amaituta, jakinarazten dizuegu Maximiliano Ezequiel Cosatti Espindolaren “Sigue al rebaño- Jarraitu artaldeari” izan dela kartel irabazlea helduen modalitatean, botoen % 31 eskuratuta.
Kartelean, irudiaren erdian, Konpartsaren erraldoi bat agertzen da, jaietan artalde alaia gidatzen duen artzain gisa. Antsoaingo armarriaren kolore urdina da nagusi diseinuan, garbia, atsegina eta oso alaia den ilustrazio honetan.
Haur modalitateko irabazlea Elisabeth Lazaro Soto izan da, “Antsoain alai” izeneko kartelarekin, eta lehen lokalaren sariaren irabazlea Martín Iturralde Barquero, “Txispunnn” izanburuarekin.
Helduen modalitateko bost kartel finalistak aukeratu dituen epaimahaia Iratxe Esparza Perticak eta Josetxo Aldunatek, biak diseinatzaile grafikoak eta Carlos Jimenezek, Antsoaingo Udaleko Kultur Zinegotzia, osatu dute
Helduen modalitateko kartel irabazleak 400 euroko saria jasoko du, lehen bizilagunaren irabazleak 200 euro jasoko ditu eta haurren modalitateko irabazleak 125 euroko erosketa-txartela, Antsoaingo dendetan trukatzeko.
Eskerrik asko lanak aurkeztu dituztenei eta zuen botoarekin parte hartu duzuen guztiei
Sigue al rebaño Txispunnn Antsoain alai
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Arturo Campión kaleko 8. zenbakian zegoen pentsio zaharrean egokitutako etxebizitzek logela batetik hirura dituzte, eta hileko errentak 263,56 eta 624,48 euro artekoak dira. ...
Antsoaingo elkarteek eta erakundeek beren proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, irailaren 1etik 6ra herri bozketa eginen da irailaren 17an Antsoaingo jaiak iragar...