Baliabide berriak adineko pertsonentzat, ezgaitasuna duten helduentzat eta mendekotasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat

Udala, Osasunetxearekin, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin eta Osasun Mentaleko Zentroarekin batera lanean ari da 65 urtetik gorako pertsonentzako, desgaitasuna duten helduentzako eta mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzu eta jarduerak biltzeko eta berriak sortzeko. Helburua da bizi-kalitatea hobetzea, mendekotasuna prebenitzea, familiaren atsedena erraztea eta autonomia pertsonala sustatzea, besteak beste
Mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasuna duten pertsonen, adinekoen diren eta haien familiek dituzten premia nagusiak ezagutzeko diseinatu da galdetegi hau. Galdera erraz hauei erantzuteak hurbiltasuneko zerbitzu berriak eta egoera horretan dauden pertsonen eta haien familien gaur egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko jarduerak abian jartzen lagunduko digu.
Galdetegia oso laburra da, gutxi gorabehera 3 minututan beteko duzu. Anonimoa da, zure erantzunak konfidentzialak dira eta babestuta daude. Eskerrik asko aldez aurretik parte hartzeagatik!
Galdetegia hemen bete: https://bit.ly/37WKD4v
[Ohar berria: Udaletxean modu presentzialean betetzeko aukera dago ere]