2021eko maiatzak 14
Belatzen hacking-a Antsoainen

Antsoainen ekimen bat jarri da abian usoen kontrol biologikorako. Zehazki, belatz handia espezieko bikote bat ekarri nahi dugu herrira, hemen habia egin dezaten, espezie hori usoaren harrapari naturala baita. Proiektua “hacking” deritzon teknikaren bidez egiten ari da, hau da, itxian jaiotako espezie horretako kumeak hazten dira eta, behin helduak direnean, Antsoain beren jatorrizko lekua dela identifikatu behar dute, hona etorri eta habia egin dezaten. Ekimena arrakastatsua izan da toki askotan eta, horren ondorioz, belatz handia hiri horietako biodibertsitatean txertatua dago.